OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Amon-aitonen ukenduak tailerra (Errenteria-Orereta)

Uztailak 3an (ostirala) Errenteria-Oreretako OarsoIrriak ekimenak Amon-aitonen ukenduen tailerra eskainiko du. Saioa familiei (haur, heldu, izeba-osaba, amon-aitonak, lagunak…) zuzenduta dago eta helburua herriko jakintzak biltzen dituen ukenduak egiten ikastea da. … Irakurtzen jarraitu

2015/06/29 · Utzi iruzkina

SENDABELARREN tailerra ekainak 20 (Errenteria-Orereta)

  Ekainak 20ean (larunbata) Errenteria-Oreretako OarsoIrriak ekimenaren baitan sendabelarren tailerra eskainiko dute. Saioa familiei (haur, heldu, izeba-osaba, aiton-amonak, lagunak…) zuzenduta dago. Ekintza honek sendabelarren mundura gerturatzea du helburu: azalpenen, irudien … Irakurtzen jarraitu

2015/06/05 · Utzi iruzkina

Sendabelarren tailerra prestatzeko saioa (Errenteria-Orereta)

Errenteria-Oreretako hainbat familien proposamenak kontutan hartuta, ekainean  sedabelarren tailerra eskeiniko du OarsoIrriak.Antolakuntzan haurren zein helduen iritzia, esperientzia eta kezkak entzun eta ekintzaren antolakuntzan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Eguna: … Irakurtzen jarraitu

2015/05/19 · Utzi iruzkina