OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

SENDABELARREN tailerra ekainak 20 (Errenteria-Orereta)

Sendabelarren tailerra - ekainak 20

  Ekainak 20ean (larunbata) Errenteria-Oreretako OarsoIrriak ekimenaren baitan sendabelarren tailerra eskainiko dute. Saioa familiei (haur, heldu, izeba-osaba, aiton-amonak, lagunak…) zuzenduta dago. Ekintza honek sendabelarren mundura gerturatzea du helburu: azalpenen, irudien eta behaketaren bitartez sendabelarrak desberdindu eta hauen ezaugarriak ikasteko aukera egongo da.

Eguna: ekainak 20 (larunbata).

Ordua: goizeko 10:00etatik 13:00ak bitarte.

Tokia: ekintza Santiomendi burutuko da. Goizeko 10:00etan Errenteria-Oreretako Udaltzainen egoitzaren ondoko aparkalekuan bilduko gara eta elkarrekin igoko gara Santiomendira. Puntualtasuna eskatzen da.

Izen ematea: oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera idatzi behar da e-maila. Bidali beharreko informazioa: parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina. Informazioa antolaketa egokia gauzatzeko erabiliko da bai eta behar den materiala egoki prestatzeko. Izena emateko azken eguna ekainak 13.
  Etxetik ekarritako jaki goxoekin talde-giroan bazkaltzeko aukera egongo da. Bazkarira geratzen diren lagunentzat topaketa eguraldiaren eta gogoen arabera luzatuko da.

Eguraldi txarra egingo balu Merkatuzarrean elkartuko ginateke.

Eguna: ekainak 20 (larunbata).

Ordua: goizeko 10:00etatik 12:00ak bitarte.

Tokia: Merkatuzar (LauHaizetara egoitzaren ondoan)

Izen ematea: izena emateko e-maila bat idatzi behar da oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera. Bidali beharreko informazioa: parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina. Informazioa antolaketa egokia gauzatzeko erabiliko da bai eta behar den materiala egoki prestatzeko. Izena emateko azken eguna ekainak 13.

Zalantzarik izanez gero idatzi mezu bat oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: