OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Ekainak 13 OarsoIrriak eta Kuadrilategi elkarlanean Badia festa prestatu dute.
Donibanetik irtenda badiari bira emango diogu San Pedrora iristeko eta bienbitartean kuadrillategiko gazteak txintxorroak egiten ariko dira. Bazkarirako elkartuko gara eta bazkal ostean gazte eta Antxoko historia mintegikoek motoraren inguruan solasalditxo bat egingo dute. Arratsalderako gazteek egindako txintxorroen botadura ikustera joango gara motoraz eta bienbitartean garai bateko motoraren ibilbidea ezagutzeko aukera ere izango dugu.