OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Ideien festa Pasai Antxon (Pasaia)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Azaroaren 21ean, Pasaiako familiak Antxoko Ibaiondo frontoian elkartu ginen.

Gure helburua 2016 urterako Pasaiako aisialdi egitaraua osatzea izan zen.

Eguraldi fresko eta euritsuak ez zituen gure txikienen buruak hotzak utzi. Kalean euri zaparrada ari zuen, baina Antxoko frontoi barruan ere, ideia zaparrada ederra izan genuen! Familiak barrutika banatu ginen eta haurrek hitza hartu zuten. Beraien herrian ondo pasatzeko zer egin nahi zuten pentsatu, esan eta plastilinarekin irudikatu zuten ondoren. Artelan politak egin genituen, bai horixe!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Proposamen guzti horiek elkarbanatu eta barruti bakoitzean bi edo hiru ekintza aukeratu genituen familiek. Zehazki, honako ideiak nagusitu ziren.

Antxon:

  • Dantzaldia
  • Txotxongilo eta buruhandi tailerra

San Pedro eta Trintxerpen:

  • Umeentzako taberna
  • Pelotari baten bisita jaso eta pelotan ikasi
  • Baratza egin familian

Donibanen:

  • Atletismo pista Donibanen
  • Kalaburtzan igerilekua

IMG-20151121-WA0007IMG-20151121-WA0008

 

 

 

 

 

 

Ekintza horietako bakoitza zein hilabetetan egingo genuen ere pentsatu genuen. Horrela, urte osorako Pasaiako aisialdi egitarau osatu genuen.

URTARRILA

OTSAILA

MARTXOA

APIRILA

PELOTARIAREN BISITA (San Pedro-Trintxerpe)

DANTZALDIA (Antxo)

ATLETISMO PISTA (Donibane)

BARATZA FAMILIAN (San Pedro-Trintxerpe)

MAIATZA

EKAINA – UZTAILA

ABUZTUA

TXONTXONGILO ETA BURUHANDI TAILERRA (Antxon)

KALABURTZAN IGERILEKUA(Donibane)

IRAILA

URRIA

AZAROA

ABENDUA

UMEENTZAKO TABERNA (San Pedro-Trintxerpe)

Ekintzak pentsatu eta adosteaz gain, ekintza horiek antolatzeaz nor arduratuko zen hitz egin genuen. Haurrek, zein ekintzaren antolaketan parte-hartu nahi zuten pentsatu, eta batean edo bestean, arduradun bezala eman zuten izena.

OLYMPUS DIGITAL CAMERALehenengo ekintza urtarrilean izango dugu. Trintxerpe-San Pedron pelotari baten bisita jasoko dugu eta pelotan jolasean arituko gara. Egun hori noiz iritsiko irrikitan gaude!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: