Giza Eskubideen nazioarteko eguna – Abenduak 10 Errenteria-Orereta

Datorren abenduaren 10ean (osteguna) Giza Eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. OarsoIrriak ekimenak bat egiten du egun horretan herrian haurrak protagonistak izango dituen ekintzarekin.
Eguna: abenduaren 10
Ordua: 17:00etan
Tokia: Zumardiko Kioskoa
Ekintza: Kioskoa margotzea eta kometak egitea Giza Eskubideen adierazpenekin
Antolatzaileak: Errenteria-Oreretako Udaleko Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak eta liburutegiak.
Jarduera haurrak eta euren familiak gauzatzeko pentsatua da, herrian betirako geratuko den ekintza koloretsu eta berezia.
Errenteria-Oreretako OarsoIrriak
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related