OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Otsailak 18an familien kalejira!

2023ko Inauteriak gainean ditugu, hau poza!

Otsailaren 18an, larunbatean, 12:00etan hasiko da familien kalejira Mertatuzarren eta 11:30etan entsegu orokorra egingo dugu. Ibilbide musikatu eta koloretsuaren ondoren argazki ERRALDOIA egingo dugu lagun bereziekin batera.

Aurtengo dantza kolektiboa ezaguna egingo zaizue: Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen “Zomorro, Mozorro” abestia da. Dantza ikasteko entseguak egingo ditugu, eta gidaria Vanesa Castaño dantza irakaslea izango da.

Entseguak otsailaren 3an eta 12an, arratsaldeko 17:00etan, Merkatuzarren.

Giro ederra egon ohi da entseguetan. Animatu, eta has gaitezen inauterietan murgiltzen! Entseguetara etortzeko aukerarik ez baduzue, hemen daukazue dantza ikasteko bideoa:

Zuen koadrillak edo familiak dantza berezia eskaini nahiko balu, idatziguzue oarsoirriak@gmail.com helbidera, eta azalpen guztiak emango dizkizuegu. Ahal bada, mezua otsailaren 2a baino lehen bidali, baina lasai, otsailak 12ra arte ere izena emateko aukera daukazue eta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2023/02/02 by in Aisialdi Egitarauak,Deialdiak,Errenteria-Orereta,Herriak,Inauteriak and tagged , , , , , .
%d bloggers like this: