OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Inauteriak iristeko gogoz gaude, eta zuek? Gonbita luzatzen dizuegu aurten Errenteria/Oreretako inauterietan OarsoIrriak Sagen Musikala ekimenean parte hartzeko.
Otsailak 18ko goizean, familiek festa giro herrikoian musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute… Modu askotara hartu dezakezue parte: OarsoIrriko koreografia kolektiboan, zuek sortutako taldekako koreografietan edo dantza inprobisatuetan! Bukaeran Maialen eta Xantirekin batera dantzatzeko aukera izango dugu!
Herrian zehar egingo den ibilbidean geldialditxoak egongo dira, eta bertan taldeek sortutako koreografia propioak dantzatuko dira. Taldeko koreografia sortu nahi duzuen familiok edo lagun-taldeok izena eman behar duzue oasoirriak@gmail.com helbidera mezu bat bidalita otsailaren 10a baino lehen. Kantu bat aukeratu, taldean dantza bat asmatu eta plaza zuena izango da!
Geldialdi guztietan ere OarsoIrriko koreografia kolektiboa dantzatuko dugu, eta bertan izenik eman gabe ere parte hartu dezakezue. OarsoIrriko koreografiaren entseguak Merkatuzar eraikineko aretoan egingo dira (goiko sarreratik), arratsaldeko 17:00etan otsailaren 3an eta 12an. Egun horietan ere zuen taldeko koreografia entseatu nahi izanez gero, idatzi gure posta elektronikora (oasoirriak@gmail.com), eta elkarrekin ordutegia zehaztuko genuke.
Gogoratu, aurten mozorrotzeko gaia sagak dira, fikziozko sagak, fantasiazkoak… Aukeratu nahi duzuen Saga eta taldean mozorrotu!
Animatu eta parte hartu!