OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Sukaldaritza TAILERRA Pasaiako Oarsoirriaken eskutik

Pasaiako OarsoIrriak taldea osatzen dugun haur, gazte eta helduok landu dugun 2014ko aisialdi egitarauko maiatzeko ekintza egin genuen maiatzaren 18an Antxon, sukaldaritza tailerra. Gazteek proposatu zuten ekintza hau egitea eta beraiek izan dira ekintza antolatzeko ardura nagusia izan dutenak.

Horretarako Carlos Torrecillarekin jarri ziren harremanetan eta bere afizioa herriko lagunekin partekatzeko eskaera egin zioten gazteek. Ez zuen denbora askorik behar izan Carlosek baietza emateko. Menuak eta beharrezko material guztia ongi antolatzeaz gain, aurkezpena euskaraz egiteko ahalegin eredugarria egin zuen Carlosek. Mila esker lagun, asko gozatu genuen!


Sukaldaritza tailerra hasi aurretik, OarsoIrriak ekimenaren aurkezpentxoa egin zen horretarako prestatu den bideoaren laguntzarekin. Eta Pasaiako OarsoIrriak, herrian ekimenak ze bide hartu duen azaldu zuten: gazteek Pasaia hobetzeko lantzen ari diren proposamenak eta prestatu duten bideoa aurkeztu zuten, eta haur, gazte eta helduek, 2014rako landu duten aisialdi egitaraua.


Ekintza honek, OarsoIrriakeko lagun zaharrak eta Antxoko familia berri batzuk ere erakarri zituen ekimena ezagutzera. Ongi etorri berri guztioi!



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: