OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Txontxongiloak bukatzera!!

Ondartxoko OarsoIrriaken txokoa badoa poliki poliki itxura hartzen. Uztailaren 6an hasi ginen antzerki txokorako txontxongiloak egiten Zigor Garcia eskultore pasaitarraren laguntzarekin. Ume eta helduek, bakoitzak pertsonaia bat erabaki eta buztina eskuartean moldatuz irudikatu zuten pertsonaiaren burua. Buztinarekin bukatu ondoren uretako kirolak egiteko aukera izan genuen eguraldi ederra lagun.

Hurrengo saioa ere prest dugu. Urriaren 3an dugu egitekoa, goizeko 11:00etatik 13:30ak bitartean. Txontxongiloak bukatzeko bi tailer antolatu ditugu:

– Zigor Garciarekin, buztinarekin eginak ditugun buruak apainduko ditugu: ilea, bizarra, makilak, … erantsi eta aurpegiak margotu.
– Donibaneko jubilatuen biltokiko emakumeen laguntzarekin, txontxongiloen jantziak egingo ditugu.

Oraindik Ondartxoko txokoa ezagutzen ez duzuenontzako hortxe plan polita!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/09/25 by in Pasaia.
%d bloggers like this: