OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako OarsoIrriak ekimeneko familiak, hain zuzen ere Ondartxo kultur faktorian haurren txokoa atontzen ari diren ume eta gurasoak, pailazo taldearen disko berrian parte hartu dute ipuinei ahotsa jarriz eta bi abestietako estribiloak kantatuz.
Albaolako kideekin batera Pasaiako OarsoIrriko 7 gaztetxok jarri die ahotsa ipuinei. Gainontzeko ume eta gurasoek -40 lagun guztira- bi kantuetan parte-hartu dute: “Trikitixa” eta “Gu gara Mikmak” abestietan.
Aurreko astelehenean joan ziren grabaketa estudiora eta opari ederra izan da guztiontzat. Esperientzia polita han bizitakoa!
Ipuintxoak eta Gu gara Mikmak abestiaren letrak Albaolako kide den Jon Maia bertsolariak eginak dira. Musika moldaerak Xabier Zabalak egin ditu. Kantari, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak aritu dira Sorkun abeslariarekin batera.
Pailazoen aurtengo diskoak eta ikuskizunak Albaolaren proiektua izango du ardatz, Pasaia San Pedron eraikitzen ari diren XVI. Mendeko baleontziaren errepika hain zuzen ere. Xabier Zabala musikariak konposatu ditu abesti gehienak eta kolaboratzaile ugari parte hartzen ari da bertan.
Pasaiako OarsoIrriak ekimena