OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako Irrizaleok, Urriaren 12an ekintza bikoitz bat antolatu genuen, batzuk badia barrutik Mater itsasontzian ezagutzen zuten bitartean, beste batzuk Ondartxoko Itsas kultur faktoriako museoa ezagutzera joan ginen eta bisita gidatua egin genuen.
Haurrek proposatu eta euren gurasoekin batera antolatutako ekintza honetara 170 pasaitar bildu ginen eta bost taldetan banatu behar izan ginen bi ekintzak gauzatzeko.
Bideoan jaso ditugu egun horretako irudiak. Egun ederra pasa genuen arrantzaleen zapia lepoan jantzita. Familia giroan, euskaraz, gure baliabideak ezagutzeko aukera polita izan dugu!