OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Donibanen mendi buelta eta ezti dastaketa Aitor Zabalaren eskutik

donibane_03

Pasaiako Irrizaleek urriaren 26an herriko ingurua eta herritarren ofizio eta afizioak ezagutzeko  ibilaldi polit bat egin genuen. Ekintza hauek herritarren parte hartzearekin egitea dugu irizpide eta oraingo honetan Aitor Zabala erlezaina eta Gaztelutxoko eta Puzkazarretako baserritarrak izan genituen partaide zintzo eta interesgarri.

Donibaneko Meipiko plazatik abiatu ginen 200 pertsona inguru goizeko 10:00etan. Lehenenengo geldialdia Gaztelutxo baserrian egin genuen, baserria bera eta bertako animaliak ezagutzeko. Ondoren Puzkazarretan geratu ginen bertako baratzeak ikusteko eta, segidan, Aitor Zabaletak egin zigun harrera bere erlauntzak ezagutu genitzan. Bukatzeko, Piraten etxean OarsoIrriak ekimena zer den azaldu genuen ekimenean parte hartzen duten Donibaneko haur batzuren eta eskualdeko bideoaren laguntzaz. Eta, egunari gozotasun puntua Aitor Zabaletaren eztiak eman zion, Piraten etxean probatzeko aukera eskaini zigun-eta Aitorrek.

Eman eta jaso, hori da elkartasuna. Pasaiako Irrizaleek zabaldu eta praktikan jarri nahi dugun balioa da eta horrelako herritarrekin erraza da. Eskerrik asko guztioi!

donibane_00 donibane_01 donibane_02

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/11/16 by in Argazkiak,Herri Mailakoak,Herri Mailakoak,Pasaia,Umeen Partehartzea.
%d bloggers like this: