OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

II. Irrigintza jaia ospatu zuen igandean Oarsoirri ekimenak

Irrigintza jaia 2014 from OarsoIrriak on Vimeo.

Pasai San Pedroko Ondartxoko Albaolaren Itsas Kultur Faktorian egin zuten jaialdia.

Oarsoirriak ekimena lantzen ari diren lau herrietako haur, gazte, guraso eta eragileek urtea bukatzeko bigarren aldiz irrigintza jaia antolatu dute. Urte guztian zehar landutakoa partekatzeko eta ondo pasatzeko eguna izan ohi da jaiaren aitzakia. Eta halaxe izan zen, ederki pasa baitzuten bertan bildutako familiek. 400 pertsona bildu ziren Faktorian, aforoa erabat bete zen.
4 pertsonaia izan ziren Oiloirri ekimenaren pertsonaiarekin batera jaia animatzen eta gidatzen: Pasaiako Txo eta bere lagun Mik Mak, eta Lezoko Zabarre pirata eta bere laguna.irrigintza-8122

Egitaraua
Txo eta bere laguna Albaolaren ontzi batean atera ziren Donibaneko batelariek euren traineruan zekarten Oiloirriren bila. Jaiari hasiera emateko, txupina bota zuten eta San Pedroko ontziralekuan zain zeuzkaten familiekin Ondartxora hurbildu ziren kalejiran, Pasaiako txarangarekin batera.

Ondartxon topatu zituzten Zabarre eta bere lagun pirata eta pertsonaia guztien artean jaiaren egitaraua aurkeztu zuten. Hainbat lagunen laguntza izan zuten horretarako.

Albaolako kide batek egunean zehar egingo ziren bisita gidatuetan zer ikusiko zuten eta nola antolatuko zituzten azaldu zuen, eta jendea gonbidatu euren proiektua ezagutzera.

Segidan Oarsoirriak ekimeneko guraso batzuek azaldu zituzten ekimenaren lau oinarriak: euskara eta umeen parte­hartzea erdigunean jarri dituen ekimena da eta eskualde hezitzaileago eta hobe bat lortzeko bidean, auzolanean, herritarren parte­hartzearekin egin nahi duten bidea dela azaldu zuten. Ekimen honek haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat amesteko, sortzeko, asmatzeko, gozatzeko, askatzeko, elkartzeko, berdinago izateko, desberdin izatea ondo bizitzeko, aniztasunean elkarbizitzeko leku izan nahi duela esan zieten gurasoei eta bildutako guztiei.

Halaber, Albaolari eskatu zioten euren mezua munduan barrena zabaltzeko, San Juan baleontzia bukatzen dutenean. Mezuak kupela batean sartzen joan ziren, egunean bertan, bertaratu ziren familiak horretarako prestatu zen mezuen txokoan.

Aurkezpenaren ondoren, Kuadrillategiko gazteek jolasean jarri zituzten bertaratu ziren
ume eta helduak. Giro ederra sortu zen.
Ondoren, abenduaren 3an euskararen eguna denez eta euskara Oarsoirriak ekimenaren ardatz nagusietako bat denez, Txok eta Zabarrek bertaratuei euskararen alde topa egitea proposatu zien, eta eskuen arteko topa polit bat irudikatu zuten guztien artean.

irrigintza-8163
Norberak etxetik ekarritako jakiekin bazkaltzeko tartea hartu zen eta 15:30etan ekin zitzaion berriro jaiari. Oarsoairriak ekimenean lantzen ari diren lau herrietako lau adibide aurkeztuz hasi zen arratsaldeko tartea.

­• Pasaian, gazteak lantzen ari diren motora zerbitzua zabaltzeko ekimena.                             
• Lezon, Pildain orubean umeen proposamenei erantzunez egin duten berrikuntza.             
• Errenterian, familiek sortu eta landu duten baratza.                                                                    
• Oiartzunen, ludotekaren bueltan landu duten egitasmoa.

Eta jaialdiari bukaera emateko, dantzatzeko tartea eskaini zen Ane pirata eta bere musikarien laguntzarekin. Herrietako familien laguntza ere izan zuten hainbat kantuetako koreografiak osatzeko.

Ekitaldi amaierako mezua

Gozatzeko eguna izan zen atzokoa. Eta, besterik gabe, Txok eta Zabarrek urte guztian zehar ekimenaren oinarriak gogoratzeko eta praktikan egunero jartzeko gonbitea eginez agurtu zuten jendea.

Egunean zehar hainbat momentutan dantzatutako umeak heldu, helduak umetu Oarsoirriak­en dantzarekin amaitu zen atzoko eguna. Indarberrituta eta pozik joan zen jendea etxera.
irrigintza-8138

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/12/01 by in Eskualde,Uncategorized.
%d bloggers like this: