OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Joan den urteko esperientzia zoragarriaren ondoren, aurten ere Batukada taldea osatzea proposatu nahi dizuegu.
Gure asmoa Inauterietan, otsailaren 14an (larunbata), elkartu eta gure erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitzea eta familia giroan ondo pasatzea da.
Lehenengo hitzordua datorren larunbatean, urtarrilaren 17an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.
Hurrengo hiru saioak berriz urtarrilaren 25ean (igandea), otsailaren 1ean (igandea) eta otsailaren 7an (larunbata). Saio guztiak 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan izango dira.
Lau hitzordu hauetatik ezinbestekoa izango da gutxienez hirutan parte hartzea.
Ekintza honekin beti bezala familia giroa zaindu nahi dugu eta beraz, haurrak gutxienez guraso batekin joan beharko dira.
Izena eman oarsoirriak@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Izena emateko garaian adierazi parte hartuko duzuen kide guztien izenak haurrak zein helduak, eta baita ea joan den urtean erabilitako tresna ote duzuen ala material berria behar duzuen.
ANIMA ZAITEZ!!