OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Zirku tailerra Pasaian

Zirku tailerra from OarsoIrriak on Vimeo.

Pasaiako Irrizaleen taldeak zirku tailerra antolatu zuen haur zein helduentzat abenduaren 27an Pasai Antxon. Haurrek proposatu zuten ekintza hau egitea, eta beraiek aritu dira antolaketa lanetan ere.

Dakizuen legez, urte osoko dinamikari jarraiki, hilean ekintza bat antolatu izan dugu., eta urte amaierarako zirkuaren inguruko gaia hautatu dugu.

Eguraldi oso txarra iragarrita egon arren, jendea ez zen etxean geratu. Ander Aranzabal gidari genuela arratsalde pasa ederra egin genuen kultur etxean. Malabarean, soka-saltoan, mazak, kariokak, monozikloa, … denetarik probatzeko eta ikasteko aukera izan genuen.

Udaberrian errepikatu behar omen dugu tailerra, kalean, eguraldi ona lagun. Horixe bertan parte hartu duten herritarren eskaintza!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2015/01/24 by in Bideoak,Herri Mailakoak,Herriak,Multimedia,Pasaia.
%d bloggers like this: