OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Inauteri koloretsuak errenteria-Oreretan. Zorionak eta eskerrik asko!!

Aurten ere familia irrizaleok ikaragarri gozatu dugu Inauterietako gure konpartsarekin: Oarsoirriak Musikala. Dantza kolektiboaren geldialdietan eta bide osoan umore onez egotearekin batera, familien arteko giro bikaina izan zen, kolorez bete genituen herriko kaleak, musika eta dantza erruz jarri genituen. Oarsoirrion sormenak girotu zuen herria. Aurtengo konpartsa bereziki xarmagarria izan da.

Nabarmentzekoa da, era berean, familiek inauteriko mozorroak prestatzeko egindako ahalegina (hainbat musikalekin lotutako mozorro originalak, landuak, umorez beteak…) eta saio musikalak lantzeko egindako saiakera berezia (dantza ederrak, ikusgarriak eta dibertigarriak). Vanesa Castañok lan bikaina egin zuen, Euskararen Txantxangorria dantza kolektiboa prestatzean. Eskerrik asko.

 

Bestetik, Xanti eta Maialenen parte hartzeak ere xarma berezia eman dio konpartsari. Herriko Plazan gurekin batera dantzatzeaz gain, Zumardiko azken dantza saiora etorri ziren gurekin batera. Eskerrik asko, Xanti eta Maialeni.

 

Inauteriko konpartsa bukatzean Herriko Plazan egindako argazki kolektiboan argi eta garbi jasota gelditu zen aurtengo Oarsorriak Musikalaren xarma, Xanti eta Maialenen laguntzarekin.

 

Seguru gaude Oarsoirriok ale distiratsu bat jarria dugula Errenteria-Oreretako Inauterian familia giroa eta ondo pasatzeko gogoa elikatzeko ahaleginean. Honez gero, baten batzuk datorren urteko inauteriko konpartsan pentsatzen hasita daude!

 

Zorionak eta eskerrik asko Oarsoirriak Musikalean parte hartutako familia eta pertsona guztioi.

 

Irudiak HerriBizia eta OarsoIriak

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/03/13 by in Argazkiak,Errenteria-Orereta,Herriak and tagged .
%d bloggers like this: