OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Pasaiako dantzariak ezagutuz

 2015-01-10 12.11.45

Pasaiako Irrizaleen taldeak Pasaiako dantzariak ezagutzeko saioa egin zuen urtarrilaren 10ean Ondartxoko Itsas Kultur Faktorian.

Pasaiako taldean parte hartzen dugun haur, gazte eta helduok, urte osoko aisialdi egitarauaren barruan gure herriko artistak ezagutzeko urtero saio bat antolatzea erabaki genuen. 2015eko urtean ezagutu ditugun artistak dantza munduarekin dute harremana, horiekin hasi dugu ibilbidea

. 2015-01-10 12.12.42

Iban Iza herritarrak egin zituen saioaren gidari lanak, berak egindako galderen bitartez ezagutu genituen ondorengo dantzariak:

  • Gotzon Poza (sorkuntza).

  • Noemi Viana (garaikidea).

  • Idoia Besada (euskal dantza eta klakea).

  • Eneko Lilly (euskal dantza).

2015-01-10 12.13.33

Urtarrileko saio honetan dantzariak ezagutu ditugu eta, segida emateko, martxoan tailer praktikoak egingo ditugu dantza mota hauek guztiak ikasteko.

Dantzariak ezagutzeko saioaren aurretik, Ondartxoko Irrien lagunen txokoaren apainketarako 8. saioa egin genuen. Oraingo honetan, antzerkirako erabiliko den egitura eta kanpoko errotulua margotu genituen. Beste artista batzuk aritu ziren kasu honetan, margo lanean asko ditugu Pasaian eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: