OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Pasaiako Irrizaleek antolatuta dantzaldia izan zen atzo Antxoko frontoian

Pasaia Antxoko haurrek eta gurasoek antolatutako Dantzaldia atzo arratsaldean, otsailaren 28an, egin zen Antxoko frontoian.

Frontoia haurrek egindako apaingarriekin girotu ondoren, Eñaut Gantxegik haurrek aukeratutako musika jartzeko ardura hartu zuen eta Aiert Beobidek, berriz, hainbat dantza irakastekoa. Bien artean girotu zuten dantzaldia eta haur eta guraso elkarrekin dantzan jarri zituzten. Pare bat ordu iraun zuen saioak eta aurrerantzerako beste sorpresaren bat ere aurreikusita dutela esanaz amaitu zuten atzoko ekintza Pasaiko Irrizaleek. Hain zuzen ere, buruhandiak egiteko tailerra antolatzen hastekoak direla jakinarazi ziguten…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2016/02/29 by in Argazkiak,Herri Mailakoak,Herri Mailakoak,Pasaia,Uncategorized.
%d bloggers like this: