OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

HAUR ETA GAZTETXOEN JAI BATZORDEA. Lehenengo bilkura

Joan den ostiralean, Haur eta Gaztetxoen Jai Batzordearen lehenengo bilkura egin zen. Hogei haur eta gaztetxok eman zuten izena eta Lezo Herri Eskolan elkartu ziren, Mikel Arruti kultura zinegotziarekin eta Irrien Lagunen taldeko kideekin. Bilkura oso polita izan zen. Hasteko Mikelek aurkezpena egin zuen. Ondoren, jai desberdinen argazki muntai bat ikusi zuten. Jai giroa ikusi zutelarik, begiak itxita, musika lasaiaz giroturik, festa desberdinak nola bizi dituzten irudikatu zuten. Jarraian, lanera! Mendekostetan eta Santakrutzetan egiten diren ekintzetatik zer duten gustokoen idatzi eta margotu behar zuten. Eta bukatzeko zer gehiago antolatuko luketen. Proposamen mordoa egin zuten, eta hurrengo asteartean herriko jai batzordera joango dira beraien proposamenak aurkeztera.
Orain ekintza horiek diseinatu eta antolatzea falta zaie, baina hori hurrengo bilkura batean egingo dute, maiatza aldera.
Ondorengo argazkietan ikus dezakezue ostiralean egindakoaren laburpena.

2014-03-28 17.13.27

2014-03-28 17.55.58

2014-03-28 17.59.00

2014-03-28 17.59.11

2014-03-28 18.26.29

2014-03-28 18.28.58

2014-03-28 18.28.45

2014-03-28 18.29.14

One comment on “HAUR ETA GAZTETXOEN JAI BATZORDEA. Lehenengo bilkura

  1. Pingback-a: Auzolanaren mapa – Elkar ezagutu, elkarrekin ikasi eta hazi | Axala

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2014/03/30 by in Lezo.
%d bloggers like this: