OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako Irrien Lagunen taldeko gaztetxoek Pasaiako barrutien arteko harremana hobetzeko landu dituzten proposamenak jaso dituzte eurek egindako bideo batean. Hemendik aurrera, bideoak lagunduta, euren proposamenak aurkezten hastekoak dira, euren ikaskideei eta beste ikastetxeetako haur eta gazteei, Kuadrillategiko gazteei eta baita erakunde publikoei ere (udala, Portu agintaritza, Foru Aldundia,…).
gazteak bidegorria from Oarso Jolas on Vimeo.