OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako OarsoIrriak taldeak, 2014ko aisialdi egitaraua osatu du. Ume, gazte eta heldu aritu dira elkarrekin egitaraurako proposamenak lantzen bi batzar bateratuetan. Bideoan ikus dezakezue batzarrak nola egin ziren.
Orain, ekintzak antolatzeko, proposamenak nork egin zituen hartu da kontuan, adin-tarte horretako pertsonak izango dira antolatzaileĀ nagusi,eta gainontzekoak laguntzaile. Antolaketa taldeak osatuta daude jada eta prestaketa lanetan hasiak daude.
Ekintza puntual horietaz gain, lanketa luzeagoko beste gai batzuk hautatu ziren 2014 ikasturtean gauzatzeko:
– Familia euskaldunak bilduko dituen gunea Trintxerpen
– Motora barruti guztietara zabaltzeko proposamena
– Ur parkea eta tirolina San Pedron
Gai horiek landuko dituzten lan-taldeak ere osatuta daude eta datorren astean hasiko dira lehen bilerak egiten.
2014ko egutegia osatzeko-batzarrak txiki from Oarso Jolas on Vimeo.
Eta hemen duzue egitaraua:
Pasaia OarsoIrriak egitarau2-2