OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Oarsoaldeko Irrizaleek hezkidetzari buruzko prestakuntza saioa antolatu dute oarsoaldeko lau herrietako haurrentzat eta gurasoentzat. Saioa apirilaren 16an izango da, 11:00tatik 13:30etara Trintxerpeko Alkateordetzan.
Apirilaren 4tik 11 bitartean eman daiteke izena euskara@oarsoaldea.eus helbidera mezua bidaliz edo 943 344 159 telefonora deituz.
Atxikitako “Hezkidetzako prestakuntza saioa” dokumentuan duzue informazio guztia.
Hezkidetzako prestakuntza saioa