OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Madalen jaiak prestatzen hasi gara eta zuen laguntza behar dugu: haurren proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela nolako jaiak nahi dituzten!
Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, beren ideiak landu eta azaldu ditzaten:
Eguna: apirilaren 15a, ostirala
Ordua: 18:00 – 19:30
Tokia: Koldo Mitxelena plaza (Esmalteria). Eguraldiak ez badu laguntzen, Reina udal aretoan egingo da.
2015eko Haurren Jai Batzordean egindako lanketa Argia astekariko sarrera honetan ikusi dezakezue.
Pingback-a: El viernes, se preguntará a las criaturas sobre sus fiestas ideales | Herribizia