OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Sorkuntzaren bitartez elikadura eta auzolana esploratzen

Apirilaren 22an (larunbata), arratsaldez, ekintza parte-hartzaile, sortzaile eta jostagarria antolatu dugu Labore eta Plasmako kideekin batera.

Jarduera Laborek Oiartzungo Ihurritan duen pabilioian bertan egingo da (eguraldiaren arabera, aterpean edota aurreko belardian) arratsaldeko 16:30etik 18:00ak arte, gutxi gora-behera.

Arratsalde pasak osagai edo atal ezberdinak izango ditu:

  • Bertan muntatuko den PLASMA tramankuluaz baliatuz, Kristina Osa adituak elikadura osasuntsuaren piramidea erakutsiko die guztioi marrazki eta irudien bitartez. Haurrek eta helduek marrazki eta irudien bidez tramankulua apainduta utziko dute!
  • Segidan, jolas eta dinamika parte-hartzaileen bitartez auzolanaren eta parte-hartzearen inguruan hausnartuko dute bertan biltzen direnek, landareak landatu eta haziak ereingo dituzte, eta askari osasuntsu bat prestatu eta dastatuko dute guztien artean!

Familian egiteko moduko ekintza polita izango dela ziur gaude. Animatu, beraz, eta zatozte gurekin apirilaren 22an Labore Oarsora, Plasmarekin, irri eginez, ondo pasatzera!

 

Oharra: Autoz, bizikletaz nahiz oinez joan zaitezkete Laboreko arratsalde pasa honetara. Autoz joanez gero Ihurritako industrialdean edota futbol zelaiaren ondoko aparkalekuan utzi mesedez zuen autoak.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/04/12 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Eskualde,Herriak,Lezo,Oiartzun,Pasaia.
%d bloggers like this: