OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Oarsoaldeko HERRI BATUKADA

Azaroaren 20an Errenteria-Oreretan Oarsorriakeko jaia, Irrigintza festa, ospatuko da. Egun honetarako ekintza desberdinak egongo dira eta goizean zehar kaleak alaitzeko Oarsoaldeko HERRI BATUKADA osatzearen proposamena iritsi zaigu! batukada_1Guztiok har dezakegu parte batukadan, horretarako datorren urriaren 22an arratsaldeko 17etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren egingo dugun ordu beteko bilkurara etortzera animatzen zaituztegu. 

Ekintza: Azaroak 20ko BATUKADAren antolakuntza (instrumentuak aukeratu, nola sortu…)

Eguna: Urriak 22

Ordua: 17:00-18:00

Lekua: Errenteria-Oreretako Merkatuzarrean (herriko topoko geltokiaren parean)

Deialdia: Oiartzun, Lezo, Pasaia, Errenteria-Orereta

Egun honetan bertan familiako kide bakoitzak zein instrumentu joko duen erabakiko du eta instrumentuen sorkuntzaren inguruko azalpenak emango dira. Honetaz gain, azaroaren 5eko eta 12ko asteburuetan  egingo ditugun entseguetara ere etorri beharko da, orduan afinatuko baititugu gure instrumentuak.

Giro alai eta koloretsua 2014ko inauteritako HERRI BATUKADAkoa!

Familiako kideak instrumentuak hartu eta herriko kaleak umorez bete nahiko genituzke. Bertan parte hartzea animatzen zaituztegu ziur gaudelako aurtengo festa mundiala eta ahaztezina izango dela guztiontzat.

OarsoIrriak logoa erdian

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: