OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Errenteria-Oreretako jaiak direla eta, Harresirik Gabeko Lurraldea, Ezizerb eta OarsoIrriakeko kideok elkarlanean, migrazioaren fenomeno berriaren aurrean, haur eta helduok batera elkartasuna eta sentsibilizazioa herritarron artean jorratu nahi dugu.
Urtero, familia asko dira bere postuekin herriko jaietara lan egitera etortzen direnak. Horietako familia ugarik haurrekin datoz. Baina, gurasoak lanean dauden bitartean zer gertatzen da haur horiekin? Duela hainbat urte Ezizerben ekimenak haur horiek bildu eta aisialdirako proposamenak egiten dizkiete. Baina aurten aurrera pauso bat eman nahi izan dugu: haur hauek eta Errenteria-Oreretako haurrak elkar ezagutzea eta harremantzea. Horretarako, uztailaren 25 arratsalderako ekintza desberdinak prestatu ditugu:
16.30tan Txoznaguneko karpan: ezagutze eta espresio jolasak.
17.15tan Koldo Mitxelena plazara elkarrekin abiatuko gara.
17.30tan Koldo Mitxelena plazan: “Txatarra” zirko ikuskizuna.
18.30tan Merkatuzarrera elkarrekin.
18.45tan Merkatuzarrean: eguna isteko, musika eta dantzaren bitartez mundutik bidaiatuko dugu.
19.15tako Merkatuzarrean bukaera genduke.
Jarduera haur eta helduoi zuzenduta dago.
OarsoIrriak, Ezizerb eta Harresirik Gabeko Lurraldea Taldea
Pingback-a: Jaietan elkarren artean ezagutzeko ekintzak | Axala