OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Haurrek eta gaztetxoek ilusio handiz landu eta adostu zituzten Madalenetako proposamenak. Sortutako egirtaraua hemen daukazu eskura.
Haien ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, Oarsoirriok Txupinazo txikia antolatzen lagunduko dugu, Jai Batzordearekin batera, festen lehen egunean, hau da, uztailaren 21ean.
16:30etan Gamon zumardian Batuburrunba: Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango gara, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Perkusio instrumentuak material birziklatuekin egitea proposatzen zaizue familioi.
17:30etan Esmalterian: Txupinazo txikia botako dugu, kanoi txikiekin koloretako konfetiak erabiliz eta Zo Zongoren eta gure burrunbaz alaituz.
Perkusio instrumentuak eskuz egiteko gida bat duzue hemen txupinazoaren aurretik ere etxeko txikiekin batera parte hartu dezazuen. Batukadan erabilitako intrumentuek ere erabili daitezke.
Nolakoa izango da haur, guraso eta amon-aitonen artean sortutako aurtengo Txupinazo txikiaren oihal magikoa…?
Irudiak: OarsoIrriko familiak
Gora Madalenak!