OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Baratzeko xomorroen tailerra

Xomorro_tailerra_hasieraErrenteria-Oreretako familia ugarik Arramendikoa baratze parkean gozatu dute, baratzeko xomorroen inguruko tailer batean. Tailerra Oarsoirriok eman dugu, Ekogunea fundazioaren eta Kimu Bat enpresaren laguntzarekin. Izan ere, Oarsoirriok irribaratze proiektua martxan jarria dugu Arramendin, familiek baratzearen mundura hurbiltzen laguntze aldera. Laster, herriko familia berriei zabalduko diegu irribaratzean aritzeko aukera.

20160714_181029

Tailerrean haurrek gozatu zuten baratzean lur azpian eta lur gainean bizi diren xomorroak bilatuz, jasoz eta ezagutuz. Baratzeko biztanle txiki horiengana hurbiltzeko ez-ohiko aukera izan zen. Bukaeran, Kimu Batekoek intsektuen hotel bat osatzen lagundu zieten haurrei. Hotela baratze parkean instalatuta geldituko da, baratzezainek, familiek eta hala nahi duten herritarrek bisitatu dezaten.

Xomorro_tailerra_taldea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2016/07/18 by in Errenteria-Orereta,Herriak and tagged , , , .
%d bloggers like this: