OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaden igandean Pasaiako Irrizaleek antolaturiko jolasen argazki batzu luzatzen dizkizuegu. Eguraldia lagun, eta herriko plazan sagardo egunarekin bat, arratsalde pasa polittaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Piraguan ibili ginen, txintxorroekin jolasean aritu eta arraunean apurtxo bat gehiago ikasteko aukera ere izan genuen.