OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Baratzeko xomorroak ezagutu Arramendikoa baratze parkean

baratzeko xomorroak_PORTADA

Oarsoirriok Xomorroak ezagutzeko tailer bat eskainiko dugu familientzat, Ekogunea fundazioarekin batera.

Tailerra Arramendikoa baratze parkean (Gaztañon) baratzeetako biztanleak ezagutuko ditugu: zizareak, marigorringoak, ehunzangoak… Baratzeetako airean, landareetan, lurrean eta lurpean bizi den mundura hurbiltzeko abentura zoragarria izango da. Xomorroak deskubritu eta aztertuko ditugu.

Tailerra datorren uztailaren 14an, ostegunez, egingo da arratsaldeko 5etatik 18:30etara. Gomendatzen da haurrek merienda ekartzea (bertan zuku ekologikoa eskainiko zaie) eta lurrean zikintzeko moduko arropa eramatea.

 

Harremanetarako: oarsoirriak@gmail.com

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2016/07/10 by in Errenteria-Orereta,Herriak and tagged , , , , , , .
%d bloggers like this: