OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Errenteria-Oreretako haurrek proposatuta, aurten ere uztailaren 21ean arratsaldeko 5:30etan, Esmalteria plazan Madalenetako Txupinazo txikia botako da.
Txupinazo eguneko apainketaren azken ukituak bakarrik falta dira. Horretarako, familia eta lagun giroan haurren txupinazoa botako den tokia apainduko duen oihala osatzen bukatuko dugu.
Deialdia: familia eta lagun giroan apainketa lanak burutzeko azken saiora. Oihal magikoa.
Eguna: uztailak 12a, asteartea
Ordua: 16:30-18:30
Tokia: Lau Haizetararen egoitza (erdialdeko topo geltokiaren parean)
Gomendatzen da zikintzeko moduko arropa eramatea. Haurrei merienda eskainiko zaie.
Bestelako ekintzak: uztailaren 21ean arrasaldeko 4:30etan Gamon Zumarditik Batuburrunbadara Esmalteria plazaruntz aterako da. Perkusio instrumentuak eskuz egiteko gida hemen. Koloretako txupinazo txikia Esmalteria plazan 5:30etan.
Gora Madalenak!
Errenteria-Oreretako OarsoIrriak