OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Datorren igandean ur jolasak antolatu ditugu Pasaiako Oarsoirriakeko familiek. Herria Sagardo Egunarekin girotua egongo dela aprobetxatuz jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango duzue bertaratzen zaretenok. Hain zuzen, usadio zaharrak berreskuratu eta herritarrek gordeta dituzten txintxorroak ekarriko ditugu plazara, piragua eta arraunerako yoletekin batera. Hitzordu polita beraz, familia giroan arratsalde pasa polit bat egiteko.