OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
HAZIAK proiektuak botere harreman desorekatuak iraultzea du helburu. Hau lortzeko ezinbestean da inguru guztiaren lankidetza eta hala dihardute hezkuntza ez-formaleko eta formaleko profesionalak, haurrak, gurasoak, Oiartzungo eragileak, sortzaileak eta herritarrak ideiak partekatzen eta materiala zein ekintza ugari sortzen.
Baina azalpen gehiago eman beharrean egitasmoko parte-hartzaileen hitzekin uzten zaituztegu.
Gehiago ezagutzeko sartu www.haziak.eus atarian edo izatzi mezu bat kaixo@haziak.eus helbidera. Zuen ikastetxean, herrian HAZIAK txertatzerik nahi?