Irribaratzea!
2013an, Oarsoirrien ekimenaren barruan, haurrok eta gurasook aukera izan genuen udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko.
Irribaratzea proiektua jarri genuen martxan, eta denon artean erabaki genuen auzolanean eta belaunaldi desberdinen artean lurra lantzea.
Egutegi bat adostuta dugu, familiak taldeka Irribaratzea lantzera joateko. Lurraren prestaketa lanak eta udako eta neguko landaketak egiten ditugu; uzta jaso eta baratze parkearen zeregin batzuetan ere kolaboratzen dugu; irudimenari esker txori-onen jarduera burutu genuen… Jardueratan familion eta kideon tempoak begirunez errespetatzen dira, eta elkartasun giroa dago ekintzetan zein uzta banaketan.

Irribaratzea Arg: Mendi Urruzuno
Horri esker, hiru urte daramagu herriko proiektu batean parte hartzen, beste bizilagun askorekin batera. Naturaren, lurraren eta auzolanaren fruituak jasotzen ditugu aiton-amonen, gurasoen eta seme-alaben artean. Gainera, lagun harremanak egin, hizkuntza elikatu eta gure taldea baino handiagoa den zerbaiten parte sentitzen gara.
Proiektuan parte hartu nahi edo interesa izanez gero idatziguzu oarsoirriak@gmail.com helbidera.
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related
Pingback-a: Lurgintza ekologikoa auzolanean | Axala