OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak oihalezko eskultura baten lanketa antolatu dugu.
Jarduera hau pertsonen migrazioaren gaiarekin loturik dago. Bertan, Oiartzun ibaiko zubi batetik zintzilikatuko den sare-gortina moduko bat sortuko da; migrazioa, ura, elkartasuna, babesa… Haur zein heldu, bertan parte hartuko dugunon artean osatuko da oihalezko elkartasun eta kontzientziazio eskultura.
Eguna: azaroaren 26a, larunbata
Ordua: 12:00-14:00
Tokia: Errenteria-Oreretako zumardia (eguraldi euritsua izanez gero, Koldo Mitxelena eskolako jolastoki estalia)
Materiala: aukera izanezgero erabilgarria ez den arropa zaharra eraman (galtza, kamiseta, jertsea, gona, zapata…), bestelako materiala bertan egongo da.
Antolatzaileak: Mikelazulo elkartea eta OarsoIrriak