OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

INAUTERIAK – Oarsoirriak Musikala

 

OarsoIrriak MUSIKALA
Batukada herrikoien eta txarangaden ondoren aurtengo inauterietako OarsoIrriak Musikala ekimena jarriko dugu martxan.

Familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialditxoak egongo dira eta taldeka koreografiak dantzatuko dira. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.

 

 

 

OarsoIrriak Musikala 2017/02/25

12:00etan – Familien kalejiraren irteera Merkatuzarreko plazatik abiatuta

Ibilbidean zehar musika eta dantza.

Ibilbide geldiadiak: Merkatuzar Plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri, Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongileta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza (geldialdia) Zumardia (geldialdia).

13:00etan Zumardia – Dantza kolektiboa

14:00etan Merkatuzar – Bazkari herrikoia. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira.

Entsegua 2017/02/12 eta 2017/02/19. 17:00etan Merkatuzarren

Entseguak: otsailaren 12an eta 19an, 17:00etan Merkatuzarren. Gidariak Vanesa Castaño eta Jon Maia dantza irakasleak izango dira.

Aurtengo inauterietan parte hartu Inauterietako OarsoIrriak Musikala ekintza koloretsuan.

 

Informazio gehiagorako: oarsoirriak@gmail.com

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/01/26 by in Aisialdi Egitarauak,Bideoak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , , , .
%d bloggers like this: