Herriko sendabelarrak ezagutzen
Landareak bertatik bertara ezagutzeko aukera
2017ko urriaren 14an goizeko 12:00etan, Gamon zumardian
Eskura ditugu landareak, apaintzeko, sendatzeko, erabili eta ezagutzen hasi gaitezen. Herrian bertan, Zumarditik Patxikura. Badago zumarrik Zumarditik? Eta sendabelarrik Patxikun? Bertako landareak ezagutzen…
Irribaratzea proiektuaren nondik norakoak
Gonbidatua zaudete datorren urriaren 14an herriko zumardian izango den Landalurraren 13. Azokara. Bertan, Oarsoirrien postuan, Irribaratzearen berri emango diegu herriko familiei. Gainera, sendabelarrei buruzko tailer bat eskainiko dugu, Lierniren eskutik, gure postura hurbiltzen diren familiei zuzenduta.
Hemen daukazue azkeneko lau urteetan egindako lanketa laburbiltzen duen bideoa.

Baratzeko proiektuan parte hartzen animatzen diren familien artean Irribaratzeko auzolana adosten da, txanda sistema eroso bat adostuta: familiei hilean bi egunetan baratzera joateko konpromisoa eskatzen zaie. Noizean behin familia guztiok elkartzeko saioak ere izango dira, lana eta jarana uztartzeko asmoz.
Izena emateko eta informazio gehiagorako: oarsoirriak@gmail.com

Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related