OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Bizitza erdiguean jarriz txikienak ere interkooperatzen

Azaroak 18an, Ekonomia Solidarioaren V. Azoka egingo da Errenteria-Oreretako Merkatuzarren, 11:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileen arabera ekonomia bizitzaren zerbitzura jarriko da, kooperatuz, aktibitate sektore ezberdinetatik: elikadura, aisialdia, komunikazioa, hezkuntza, teknologia, baliabideen ekoizpena, aholkularitza, pertsonentzako zerbitzuak, zaintza eta beste asko.

Bertan haurrei zuzendutako ekintza bereziak egongo dira, bizitza erdiguean jarriz txikienak ere interkooperatzen.  Jarraian txikigunearen egitaraua:

11:30 – 12:30   Zirko tailerra

13:00 – 14:00   Jolas ekologikoak

17:00 – 18:00   Zirko tailerra

18:30 – 19:30   Jolas ekologikoak

* 11:00-15:00 eta 16:30-20:00 ordutegietan gune irekia haurren jolas librerako.

 

Haurrek eta helduek ekonomia eraldatzailearen munduan murgiltzeko aukera izango dute. Jarraian azokaren egitarau osoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/11/16 by in Errenteria-Orereta,Herriak and tagged .
%d bloggers like this: