OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

[Madalenak] Mila koloretako TXUPINAZO txikia!!

Haurren ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, Oarsoirriok Txupinazo txikia antolatzen lagunduko dugu, Jai Batzordearekin batera.

Jai giroa uztailaren 21ean hasiko da

16:30etan Gamon zumardian Batuburrunba: Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango gara, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Perkusio instrumentuak material birziklatuekin egitea proposatzen zaizue familioi. Hemen instrumentuak egiteko gida txiki bat. Batukadan erabilitako intrumentuek ere erabili daitezke.

17:30etan Esmalterian: Txupinazo txikia botako dugu, kanoi txikiekin koloretako konfetiak erabiliz eta Zo Zongoren eta gure burrunbaz alaituz.

 

  Aurten ere Txupinazo txikiaren oihala, pegatinak, serpentinak, burrunba, musika… haur, guraso eta amon-aitonen artean sortutako aurtengo Txupinazoa ere zoragarria izango da!!

Gora Madalenak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/07/12 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , , .
%d bloggers like this: