OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Zatoz IRRIbaratzea ezagutzera

Zatoz Arramendiko IRRIBARATZEA EZAGUTZERA

Baratzean landaketa eguna

Ekainaren 2an, ostiralez, 17:30etan

Arramendiko txabolan (Errenteria-Orereta)

Irribaratzeko proiektuaren helburua gurasoek eta haurrek baratzeko auzolanean gozatzea eta naturatik ikastea da.

Gonbidatua zaudete ekainaren 2an burutuko den udaberriko landaketa irekira. Irribaratzea ezagutzeko aukera izango duzue, landaketan parte hartu eta oinarrizko prestakuntza bat jaso. Bukatzeko mokadu txiki bat eskainiko da.

Hemen daukazue azkeneko lau urteetan egindako lanketa laburbiltzen duen bideoa

Baratzeko proiektuan parte hartzen animatzen diren familien artean Irribaratzeko auzolana adostuko genuke, txanda sistema eroso bat adostuta: familiak multzoka antolatuta, familia talde bakoitza hilean behin edo bitan baratzera joateko konpromisoa eskatuko da. Noizean behin familia guztiok elkartzeko saioak ere izango dira, lana eta jarana uztartzeko asmoz.

Etorri familian Irribaratzearekin gozatzera!

Ekainaren 2an, ostiralez, 17:30etan Arramendiko txabolan

 

Informazio gehiago: oarsoirriak@gmail.com

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2017/05/29 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , .
%d bloggers like this: