OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Marea Gora prozesua proiektuen fasean murgilduta dabil. 0-12 urte bitarteko haurrei dagokionez, lantzeko gaia TXIRRITA JOLAS PARKEAREN LANKETA burutzea izan da.
Horretarako, datorren asteburuan Errenteriko hainbat Aisialdi talderekin batera baina baita adin tarte hori duen edozein haurri irekitako tailerrerako deialdia zabaldu nahi dizuegu.
OarsoIrritik informazioa etxekoekin konpartitzera gonbidatzen zaituztegu. Errenteria-Oreretako Txirrita Jolas parkearen diseinuan parte hartu nahi al duzu?
TXIRRITA “PATZIKUKO” JOLAS PARKEAREN LANKETA
LARUNBATA, MAIATZAK 20, arratsaldeko 16:00tan TXIRRITA PARKEAN BERTAN
17:00ak aldera Merkatuzarren bukatuko dugu ariketa 18:00tan amaitzeko.