OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Ideien festa – Zuk, zer egingo zenuke herrian?

2015-eko marxtoaren 6an IDEIEN FESTA ospatuko dugu Errenteria/Oreretan. Hemen ekimena zabaltzeko bideoa duzue. Haurrak eta helduak amesten dugun herria marrazten… eta zu, zer egingo zenuke herrian?  

2015/01/25 · Utzi iruzkina

Zirku tailerra Pasaian

Zirku tailerra from OarsoIrriak on Vimeo. Pasaiako Irrizaleen taldeak zirku tailerra antolatu zuen haur zein helduentzat abenduaren 27an Pasai Antxon. Haurrek proposatu zuten ekintza hau egitea, eta beraiek aritu dira … Irakurtzen jarraitu

2015/01/24 · Utzi iruzkina

Errenteria-Oreretan inauterietarako BATUKADA herrikoia

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak batukada taldea osatu nahi dugu inauterietarako Joan den urteko esperientzia zoragarriaren ondoren, aurten ere Batukada taldea osatzea proposatu nahi dizuegu. Gure asmoa Inauterietan, otsailaren 14an (larunbata), elkartu eta gure … Irakurtzen jarraitu

2015/01/16 · Utzi iruzkina

II. Irrigintza jaia ospatu zuen igandean Oarsoirri ekimenak

Irrigintza jaia 2014 from OarsoIrriak on Vimeo. Pasai San Pedroko Ondartxoko Albaolaren Itsas Kultur Faktorian egin zuten jaialdia. Oarsoirriak ekimena lantzen ari diren lau herrietako haur, gazte, guraso eta eragileek … Irakurtzen jarraitu

2014/12/01 · Utzi iruzkina

Donibanen mendi buelta eta ezti dastaketa Aitor Zabalaren eskutik

Pasaiako Irrizaleek urriaren 26an herriko ingurua eta herritarren ofizio eta afizioak ezagutzeko  ibilaldi polit bat egin genuen. Ekintza hauek herritarren parte hartzearekin egitea dugu irizpide eta oraingo honetan Aitor Zabala … Irakurtzen jarraitu

2014/11/16 · Utzi iruzkina

Materren paseoa eta Faktoriara bisita

Pasaiako Irrizaleok, Urriaren 12an ekintza bikoitz bat antolatu genuen, batzuk badia barrutik Mater itsasontzian ezagutzen zuten bitartean, beste batzuk Ondartxoko Itsas kultur faktoriako museoa ezagutzera joan ginen eta bisita gidatua … Irakurtzen jarraitu

2014/10/29 · Utzi iruzkina

Pasaiako OarsoIrriak ekimeneko familiek Txo, Mikmak txikia pailazoen diska berriaren grabaketan…

Pasaiako OarsoIrriak ekimeneko familiak, hain zuzen ere Ondartxo kultur faktorian haurren txokoa atontzen ari diren ume eta gurasoak, pailazo taldearen disko berrian parte hartu dute ipuinei ahotsa jarriz eta bi … Irakurtzen jarraitu

2014/10/11 · Utzi iruzkina

Txontxongiloak bukatzera!!

Ondartxoko OarsoIrriaken txokoa badoa poliki poliki itxura hartzen. Uztailaren 6an hasi ginen antzerki txokorako txontxongiloak egiten Zigor Garcia eskultore pasaitarraren laguntzarekin. Ume eta helduek, bakoitzak pertsonaia bat erabaki eta buztina … Irakurtzen jarraitu

2014/09/25 · Utzi iruzkina

Sukaldaritza TAILERRA Pasaiako Oarsoirriaken eskutik

Pasaiako OarsoIrriak taldea osatzen dugun haur, gazte eta helduok landu dugun 2014ko aisialdi egitarauko maiatzeko ekintza egin genuen maiatzaren 18an Antxon, sukaldaritza tailerra. Gazteek proposatu zuten ekintza hau egitea eta … Irakurtzen jarraitu

2014/06/10 · Utzi iruzkina

Panelak marrazten

Lehengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Ondartxoko OarsoIrrien txokoaren paretean kokatuko diren panelak marraztu genituen Joseba Antxustegietxarteren laguntzarekin. Txokoa diseinatzeko prozesuan haurrek egindako marrazkiak izan dira oinarria. Josebak perfilatu eta bertaratu ginen … Irakurtzen jarraitu

2014/05/15 · Utzi iruzkina