OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Martxoak 1ean kaleJAIA Bixkor txarangarekin batera!

2025eko Inauteriak gainean ditugu, hau poza! Martxoak 1ean, larunbatean, 12:00etan hasiko da familien kaleJAIA Mertatuzarren. Ibilbidea herriko BIXKOR txarangarekin batera egingo da eta bukaeran argazki ERRALDOIA egingo dugu herriko lagun … Irakurtzen jarraitu

2025/02/17 · Utzi iruzkina

2023ko Txupinazo Txikia prestatzeko saioa

Uztailaren 21ean 17:30ean Madalen jaietako Txupinazo Txikia izango da. Une hori bizitzeko irrikan gaude, eta zuek? Urtero bezala, haurrek pregoia osatuko dute, eta aurten, gainera, txupinazoa apaintzeko oihal berezia sortzeko … Irakurtzen jarraitu

2023/06/13 · Utzi iruzkina

2023ko Haurren Jai Batzordea (Errenteria/Orereta)

Azken urtetan egin bezala, 2023ko Madalen jaien prestaketan haurren hitza kontutan hartu nahiko genuke. Dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 5etik 12 urtera bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta, haurren ideiak landu … Irakurtzen jarraitu

2023/05/16 · Utzi iruzkina

Otsailak 18an familien kalejira!

2023ko Inauteriak gainean ditugu, hau poza! Otsailaren 18an, larunbatean, 12:00etan hasiko da familien kalejira Mertatuzarren eta 11:30etan entsegu orokorra egingo dugu. Ibilbide musikatu eta koloretsuaren ondoren argazki ERRALDOIA egingo dugu … Irakurtzen jarraitu

2023/02/02 · Utzi iruzkina

[Etxekoak dantzan] DJ saio herrikoia

2020ko ez-Madalena berezi hauek aurrera doaz! Elkar-zaintza lehenetsi dugun honetan, programa digital bat sortu dugu Haurren Jai Batzordea eta herriko beste hainbat eragileren artean. Gaur 17:00etan haur eta familiek eskatutako … Irakurtzen jarraitu

2020/07/24 · Utzi iruzkina

KontaKLIK: Etxeko txikiak bakarrik edo familia giroan jolasteko eta sormena lantzeko aukera

Haziak egitasmoaren izenean, etxean gauden egun hauetarako proposamentxo bat luzatu digute. Etxeko txikiek bakarrik edo familia giroan entretenitu eta sormena landu ahal izateko aukera duzue KontaKLIK webgunearekin. KontaKLIK ukimenezko pantailak … Irakurtzen jarraitu

2020/04/07 · Utzi iruzkina

[IKERKUNTZA] Nola ari dira bizitzen coronavirusa haurrak? Familian betetzeko.

Kaixo. Zer moduz zaudete? Gogorra izaten ari da egoera. Familia bakoitza ahal dugun moduan pasatzen ari gara, eta hemendik besarkada bero bat bidali nahi dizuegu. Haurrek koronabirusaren gaixotasunagatik piztutako alarma … Irakurtzen jarraitu

2020/04/05 · Utzi iruzkina

Leihoa zabalik da OarsoIrriak ekimenean

Etxeetan igaro behar ditugun egun hauek ikusita Oiartzungo Abaraxka ludoteka eta Oarsoirriak ekimenetik proposamentxo bat dugu zuontzat, hau da, etxeko txikitxoentzat. Zer esan nahi diozu munduari? egun hauetan egiten dituzun, … Irakurtzen jarraitu

2020/03/24 · Iruzkin 1

Gorpuzten den jai herrikoia haurren eskutik (Errenteria-Orereta)

Irria harro eraman dugu 2018ko Madalena jai hauetan. Aurten ere haurrak izan dira protagonista eta helduok bidelagun. Prozesu luze honen emaitza Madalen jaietako kantu berria, txupinazo txikia, haurrek aukeratutako dinamikak … Irakurtzen jarraitu

2018/07/30 · Iruzkin 1

[KANTA] Irria harro!

Haurrek sortutako proiektua, herriko familiekin osatua. 2016 eta 2017. urtetan Errenteria-Oreretako Haurren Jai Batzordeak proposatu zuen txupinazo txikirako eta jaietarako kantu berri bat sortzea. Horiek horrela, 2018ko martxotik aurrera hainbat … Irakurtzen jarraitu

2018/06/18 · 4 iruzkin