OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Martxoaren 19an atletismo festa familian (Pasaia)

Atletismoaz gozatzeko hitzordua 11:00etan jarri dugu eta bi orduz hainbat zirkuitu eta ariketa probatzeko aukera izango dugu. Animatu eta zatozte datorren larunbatean Nabalaldera goiz pasa dibertigarri honetan parte-hartzera. Patinak eta … Irakurtzen jarraitu

2016/03/13 · Utzi iruzkina

“Atletismoa gertutik” Pasaiako datorren ekintza prestatzeko saioa (Pasaia)

Pasaden ostiralean bildu ginen Donibaneko familiak hurrengo ekintza gauzatzeko ideiak biltzera. Haur eta heldu lan talde ezberdinetan banaturik aritu ginen, ekintzak zehaztu, behar dugun materiala nola lortu definitu eta lanak … Irakurtzen jarraitu

2016/03/06 · Utzi iruzkina

Pasaiako Irrizaleek antolatuta dantzaldia izan zen atzo Antxoko frontoian

Pasaia Antxoko haurrek eta gurasoek antolatutako Dantzaldia atzo arratsaldean, otsailaren 28an, egin zen Antxoko frontoian. Frontoia haurrek egindako apaingarriekin girotu ondoren, Eñaut Gantxegik haurrek aukeratutako musika jartzeko ardura hartu zuen … Irakurtzen jarraitu

2016/02/29 · Utzi iruzkina

Pilota-jolasak ezagutzeko saioa San Pedron

Otsailaren 20an, larunbat goizean, Joseba Mujika Antxoko pilota eskolako koordinatzailearen laguntzarekin pilota-jolasak ezagutzeko saioa izan zuten San Pedroko familiek. Haur eta guraso elkarrekin aritu ziren jolasean pilota oso jolas desberdinetan … Irakurtzen jarraitu

2016/02/29 · Utzi iruzkina

Familientzako dantzaldia Antxon

Pasaiako Irrizaleek egindako Ideien festan urte guztirako familientzako aisialdi egitaraua adostu zen. Igandean, egitarauko bigarren ekintza gozatuko dugu: familientzako dantzaldia. Dantzaldi honen diseinu eta antolaketa Antxoko haurren eta euren gurasoen … Irakurtzen jarraitu

2016/02/22 · Utzi iruzkina

“Pelotari egun batez” ekintza prestatzeko saioa San Pedron (Pasaia)

Pasa den ostegunean bildu ginen haur eta heldu gure inguruko pelotariak ezagutzeko saioa prestazeko asmoz eta talde politta osatu genuen haur eta helduok. Ekintzaren berri emateko erabiko ditugun kartelak diseinatu, … Irakurtzen jarraitu

2016/01/31 · Utzi iruzkina

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak TXARANGADA taldea osatu nahi dugu inauterietarako

Azken bi urteetan batukada taldearekin izan dugun esperientzia zoragarriaren ondoren, aurten txarangada taldea osatzea proposatu nahi dizuegu. Gure asmoa Inauterietan, otsailaren 6an (larunbata) 12:00etan, gure erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitzea … Irakurtzen jarraitu

2016/01/14 · 2 iruzkin

“Ipuinak egi bihurtuz” bideoklipa karaokerako prest

Gabi de la Maza lagunak atondu du Oarsoirrien bideoklipa eta karaokean abesteko prest dugu jada! Ipuinak egi bihurtuz abestiaren bideoan, irudiak eta letrak uztartzeko maisu lana egin zuen Gabik. Oarsoirriak … Irakurtzen jarraitu

2015/12/15 · Utzi iruzkina

Giza Eskubideen nazioarteko eguna – Abenduak 10 Errenteria-Orereta

Datorren abenduaren 10ean (osteguna) Giza Eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. OarsoIrriak ekimenak bat egiten du egun horretan herrian haurrak protagonistak izango dituen ekintzarekin. Eguna: abenduaren 10 Ordua: 17:00etan Tokia: … Irakurtzen jarraitu

2015/12/08 · Utzi iruzkina

Ideien festa Pasai Antxon (Pasaia)

Azaroaren 21ean, Pasaiako familiak Antxoko Ibaiondo frontoian elkartu ginen. Gure helburua 2016 urterako Pasaiako aisialdi egitaraua osatzea izan zen. Eguraldi fresko eta euritsuak ez zituen gure txikienen buruak hotzak utzi. … Irakurtzen jarraitu

2015/12/04 · Utzi iruzkina