OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Atletismoaz gozatzeko hitzordua 11:00etan jarri dugu eta bi orduz hainbat zirkuitu eta ariketa probatzeko aukera izango dugu. Animatu eta zatozte datorren larunbatean Nabalaldera goiz pasa dibertigarri honetan parte-hartzera. Patinak eta bizikletak ekartzea gomendatzen dizuegu zirkuitu baztuetan parte-hartzeko. Laster arte!