OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Goiz-pasa ederra izan genuen pasaden larunbatean Nabalaldean. Adin guztietako gazteek hesi lasterketetak, altuera eta luzera jauziak edota irteeerak probatzeko aukera izan zuten. Irteerak nola egin erakusteko Antxon Basurcoren laguntza izan genuen eta, korrika munduan esperientzia ikaragarria duen Iñaki Lopetegi, altuera jauzietan laguntzen ibili zen. Xanju Kirol Elkartekoek ere bizikletan eta patinetan ibiltzeko zirkuitu zoragarriak prestatu zituzten. Finean, haur eta gazteek eta inguraturiko gurasoek primeran pasa zutela disziplina ezberdinetan eta giro ezin-hobean. Eskerrak baita ere Pasaia-Lezo Lizeoari ikasle talde batek eskatuta gimnasioko hainbat tramankulu erabiltzeko aukera eskaini zigutelako. Mundiala!!
Laster argazki gehiago ere jarriko ditugu.