OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Errenteria-Oreretako OarsoIrriak TXARANGADA taldea osatu nahi dugu inauterietarako

Azken bi urteetan batukada taldearekin izan dugun esperientzia zoragarriaren ondoren, aurten txarangada taldea osatzea proposatu nahi dizuegu.

Gure asmoa Inauterietan, otsailaren 6an (larunbata) 12:00etan, gure erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitzea eta familia giroan ondo pasatzea da.

Entsegurako hitzordua urtarrilaren 24an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.

Entsegu aurretik zuen etxeetan instrumentuak lantzeko aukera izango duzue.

OHAR garrantzitsua: entsegura instrumentua ekarri behar da.

INSTRUMENTUAK EGITEKO argibideak

  1. Turutak: hemen duzue turutak egiteko adibide bat. Adibidean jarraibidea beste modun batean burutu daiteke adibidez: turuta egiteko kanabera beharrean plastikozko edozein tutuk balio du. Tutua potoloagoa bada (diametro zabalagoa) edo finagoa (diametro txikikoa) hotsa ere ezberdina izango da.
  2. Tronpetak: tronpetak sortzeko adibide bat hemen. Turutekin alderatuta, azken hauek jotzeko edo hotsa ateratzeko zailagoak dira.
  3. Platilloak egiteko, eltzeen tapak erabil daitezke.
  4. Danborrak, aurreko urtean erabilitako kubo-danborrak berrerabili ditzazkegu edo berriak sortu.
  5. Errenteria-Oreretako Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak sailak sortutako instrumentuak egiteko gida interesgarri hau sortu zuen eta guztio eskura uzten du. MILA ESKER!

Hiru kanta abestuko ditugu, hemen dituzue kantuen loturak. Etxeetan nahi izanez gero probatu eta entsaio egunean forma emango diogu.

TXARANGAN JOKO DIREN KANTUAK

Hemen dituzu Txarangan joko eta abestuko ditugu kantak. Sortu zure instrumentua, jolastu eta praktikat etxean!

AUKERATU ZURE TRESNA eta zatoz gure Txarangadan parte hartzera!

Izen emateko formulategi hau bete behar duzue: Dagoeneko itxita dago izen ematea.

2 comments on “Errenteria-Oreretako OarsoIrriak TXARANGADA taldea osatu nahi dugu inauterietarako

  1. Pingback-a: Oarsoirriak formará una charanga popular en los carnavales | Herribizia

  2. Pingback-a: Txarangada taldea osatuko dute aurtengo inauterietan Errenteriako Oarsoirriak-eko lagunek | Herribizia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on 2016/01/14 by in Aisialdi Egitarauak,Errenteria-Orereta,Herri Mailakoak,Herriak and tagged , , .
%d bloggers like this: