OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasa den ostegunean bildu ginen haur eta heldu gure inguruko pelotariak ezagutzeko saioa prestazeko asmoz eta talde politta osatu genuen haur eta helduok. Ekintzaren berri emateko erabiko ditugun kartelak diseinatu, ideiak bildu eta lanak banatu ditugu gaztetxo eta helduok. Laster jakingo duzue San Pedron egingo den ekintzaren berri.