OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.
Pasaiako Irrizaleek egindako Ideien festan urte guztirako familientzako aisialdi egitaraua adostu zen. Igandean, egitarauko bigarren ekintza gozatuko dugu: familientzako dantzaldia.
Dantzaldi honen diseinu eta antolaketa Antxoko haurren eta euren gurasoen esku egon da.
Otsailaren 28, igandean izango da dantzaldia, 17:00etan Antxoko Ibaiondo frontoian.
Familiei mozorrotuta etortzeko gonbidapena luzatzen diegu.
Gonbidatuta zaudete!