OARSOirriak

OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Baratzeko xomorroak ezagutu Arramendikoa baratze parkean

Oarsoirriok Xomorroak ezagutzeko tailer bat eskainiko dugu familientzat, Ekogunea fundazioarekin batera. Tailerra Arramendikoa baratze parkean (Gaztañon) baratzeetako biztanleak ezagutuko ditugu: zizareak, marigorringoak, ehunzangoak… Baratzeetako airean, landareetan, lurrean eta lurpean bizi … Irakurtzen jarraitu

2016/07/10 · Utzi iruzkina

[MADALENAK] Txupinazo TXIKIAREN oihala eta colagea

Errenteria-Oreretako haurrek proposatuta, aurten ere uztailaren 21ean arratsaldeko 5:30etan, Esmalteria plazan Madalenetako Txupinazo txikia botako da. Txupinazo eguneko apainketaren azken ukituak bakarrik falta dira. Horretarako, familia eta lagun giroan haurren … Irakurtzen jarraitu

2016/07/05 · Utzi iruzkina

Txintxorroak eta ur jolasak Santiago plazan ( Pasai Donibane)

Datorren igandean ur jolasak antolatu ditugu Pasaiako Oarsoirriakeko familiek. Herria Sagardo Egunarekin girotua egongo dela aprobetxatuz jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango duzue bertaratzen zaretenok. Hain zuzen, usadio zaharrak berreskuratu eta … Irakurtzen jarraitu

2016/06/26 · Utzi iruzkina

HAZIAK proiektua (Oiartzun)

HAZIAK proiektuak botere harreman desorekatuak iraultzea du helburu. Hau lortzeko ezinbestean da inguru guztiaren lankidetza eta hala dihardute hezkuntza ez-formaleko eta formaleko profesionalak, haurrak, gurasoak, Oiartzungo eragileak, sortzaileak eta herritarrak … Irakurtzen jarraitu

2016/06/25 · Utzi iruzkina

DEIALDI BEREZIA – Harresirik gabeko mundua

  Herritar asko haserre dago Europako mugetan etorkinei ematen zaien tratuarekin. Mediterraneoa hilkutxa erraldoia bilakatzen ari da, eta desesperazio oihuekin itotzen ari dira herrien arteko mugak.   Krudela da gerratik … Irakurtzen jarraitu

2016/04/13 · Utzi iruzkina

Etxekoak dantzara! Apirilak 21 (Errenteria-Orereta)

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, OarsoIrriak egitasmoarekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Niessen Kulturgunean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu … Irakurtzen jarraitu

2016/04/13 · Utzi iruzkina

[Errenteria-Orereta] Haurren JAI BATZORDEA

Madalen jaiak prestatzen hasi gara eta zuen laguntza behar dugu: haurren proposamenak zuzenean jaso nahi ditugu. Beraiek erabaki dezatela nolako jaiak nahi dituzten! Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu ditugu 6 … Irakurtzen jarraitu

2016/04/08 · Iruzkin 1

HEZKIDETZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA SAIOA

Oarsoaldeko Irrizaleek hezkidetzari buruzko prestakuntza saioa antolatu dute oarsoaldeko lau herrietako haurrentzat eta gurasoentzat. Saioa apirilaren 16an izango da, 11:00tatik 13:30etara Trintxerpeko Alkateordetzan. Apirilaren 4tik 11 bitartean eman daiteke izena … Irakurtzen jarraitu

2016/04/08 · Utzi iruzkina

Futbolariak eta printzesak

  Haziak egitasmoak eta Abaraxka ludotekak  parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko ikuskizunera gonbidatzen zaitu.               IKUSKIZUNA: Futbolariak eta printzesak. NORI ZUZENDUA:  7-13 urte … Irakurtzen jarraitu

2016/03/31 · Utzi iruzkina

Atletismoaz gozatuz Donibanen

Goiz-pasa ederra izan genuen pasaden larunbatean Nabalaldean. Adin guztietako gazteek hesi lasterketetak, altuera eta luzera jauziak edota irteeerak probatzeko aukera izan zuten. Irteerak nola egin erakusteko Antxon Basurcoren laguntza izan … Irakurtzen jarraitu

2016/03/21 · Utzi iruzkina